![]() |
| Imanol Larrinagaren irudia |
POESIA ETA PENTSAMENDUA (2008-11-18)
Aritz Gorrotxategi, Felipe Juaristi, Juan Ramon Makuso, Pello Otxoteko
Iritzi zabaldua da filosofoek galderak egiten dituzten bezala poetek kantatu egiten dutela. Baina iritziaren aurka esan daiteke, era berean, Parmenidesek esaten duena kanta dela eta Heraklitok ez duela galdera askorik egiten. Beharbada, ez Parmenides ez Heraklito ez ziren filosofoak, ez filosofo hutsak bederen. Jakintsuak ziren eta haien baitan ez zen alderik filosofiaren eta poesiaren artean; biak (filosofia eta poesia) garai hartan, ezagutzabide ziren. Platonek berak oroitminez gogorarazten digu delako garai hori.
Platonengandik poesiak, poetak, kondena jaso zuen. Ez du poetak errealitatearen batasuna Platonek aldarrikatzen zuen moduan ikusten, baina bere hitzetan, poetaren hitzetan, ahalegina dago.
Poetak, artifiziorik gabe, pentsamenduen erroetan sakontzen du, baina jakinda errealitatearen batasunera ez dela helduko, eta ez da bere asmoa.
Filosofia Platonekin hasten da, baina ezin esan poesia Platonekin amaitzen denik. Platonek galderak egiten dizkio poetek kantatzen dutenari. Poetak bere burua aurkitu nahi du munduan. Filosofiak bere burua ezagutu. Platonen artea galderaren artea da, baina galdera horien oinarrian poetek kantatzen dutena dago. Arrazoimenak sentimenduek adieraz ez dezaketena adierazten du.
Unamunok ederki azaldu zuen bere zeregina: “pentsamendua sentitu, sentimendua pentsatu”. Nietzchek, lehenago, artistaren egin beharra poesiaren bidez ezagutzea eta ezagutzaren bidez poesia egitea zela esan zuen. Unamunok, asko irakurtzen zuelako, ezagunak zituen poeta metafisiko ingelesak, eta tradizio mistiko espainiarra. Horiengan pentsamendua hitz poetiko bihurtzen da, errealitateari aurre eginez errealitate bera ulertzeko eta adierazteko gogo. Nietzchek greziar maisuengana jo zuen zuzenean, Parmenidesengana bereziki. Antzematen da.
Bereziki garrantzitsuak iruditzen zaizkigu María Zambranoren hitzak berriz gogoratzea, hain zuzen ere, poeten hitz egiteko beharraz gaztigatzen baitigu. Poetek hitza kanporatzeko, plazaratzeko, eta azken finean munduratzeko duten beharrizan hori -antzina hain goraipatua eta egun nabariki gaitzetsia-, gaurko gizartean humanitatezko etikan oinarrituko diren pauso nahitaezkoak dira:
“Eta poeta badaukanari zaio leial. Filosofoa ez bezala, ez dago ezer gabe; aitzitik, ezagutzen ez duen zama darama beraren gainean. Horregatik, zama hori gainetik kentzeko adierazi behar du, hitz egin behar du ‘esaten duen hori ongi ulertzen ez duelarik’, askotan egozten zaion legez. Eta bere distira ez jakitean datza; izan ere, ezjakintasun honen bitartez bere ahotik irteten den hitzak giza adimena gainditzen duela erakusten baitu; honen bidez adierazten digu bere izatean dirauena gizakiaz haratago doala”.
Poesia hitzen bitartez gorpuzten da, eta gorputz horrek estetikan du punturik gorena. Beraz, poesia zerbait bada, pentsamendu musikatua behar du izan, barne isiltasunetik abiatzen den gogoeta, giza izatea jomuga eta infiniturantz helmuga duen oihu etiko bezain estetikoa.
Baina poesiaren eta filosofiaren, edo pentsamenduaren, zeregina giza ezagutza da, gizakiak bere buruaz duen ezagutza batetik eta munduaz eta naturaz duena bestetik. Hala dio Octavio Pazek:
“Poesia modernoa ezagutza duen gizakiari buruzko ezagutza esperimentala da”.
Valente iritzi berekoa da. Harentzat poesia etengabe sortuz eta sortuz ari den ezagutza da. Filosofiak erakusten dio poetari zer esan daitekeen eta zer ez, baina poetak ezagutza hori adierazteko hitzak beste poeten baitan bilatu beharko ditu.
Hartaz, ez ditugu geure egiten poesiaren eskutik gogoeta saihesten eta ukatzen duten poetika hutsak. Horien saiheste horretan hitzak usteldu egiten dituzte, entitatez hustu eta hitzaren izate benetakoa deuseztatu. Izan ere, balizko poetika horrek gizartearen eta munduaren gehiegizko soinu antzua biderkatu besterik ez baitu egiten.

No hay comentarios:
Publicar un comentario